Zortzi jaiotza aurkeztu dira jaiotza eramangarrien lehiaketara

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 24a, 11:36

Zortzi lan aurkeztu dira jaiotza eramangarrien lehiaketara. Era guztietako jaiotzak ikusteko aukera izan da Kontzejupean.

10:30ean hasi da jaiotza eramangarrien sari banaketa, eta irabazleak Jare Goenaga, Iraide Arrizabalaga, Enara Txurruka eta bere lagunak izan dira. Bigarren sailkatu dira Naia Alberdi, Jokin Aizpurua, Garazi Urdanpilleta eta lagunak. Hirugarren, berriz, Laia eta Marat Arizmendi sailkatu dira. Sari banaketaren ondoren, argazkia egin dute lehiaketara aurkeztu diren guztiek, eta ondoren gabon kantak abestuz joan dira herriko kaleetan zehar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide