Hector Sanchezek irabazi du XXXIV. Kattu Xake Memoriala

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 24a, 10:05
Hector Sanchez.

29 xake jokalarik parte hartu zuten XXXIV. Kattu Xake Memorialean, eta giro ezin hobea jokatu zen txapelketa.

Hector Sanchez xake jokalari azkoitiarrak irabazi du XXXIV. Kattu Xake Memoriala. Joko indartsua erakutsi zuen azkoitiarrak, baina txapelketaren zazpi erronden ondoren berdinketa hirukoitzarekin zeuden Sanchez, Jose Joaquin Larrañaga eta Juan Carlos Valor. Sistema berak hautsi zuen berdinketa, eta Sanchezen ondoren sailkatu ziren Larrañaga eta Valor, hurrenez hurren. Bururik galdu gabe aritu ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak eta txapeldunari jarraitzeko arriskuak ere hartu zituzten.
 
Txapelketak gainera nazioarte maila hartu zuen atzokoan. Nikaraguako eta Brasilgo xake jokalari bana Azkoitian izan baitziren. Laugarren postuan sailkatu zen, gainera, Eduardo Gauche. Donostian izan da azken egunetan eta Mikel Zubiarekin batera berdinduta amaitu zuen sailkapenean. Errexil tabernan banatu zituzten sariak Kattu-ren familiakoekin batera eta Angel Martin zinegotziarekin batera. Datorren urtean 35. edizioa jokatuko dute.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide