Omenaldi beroa egin diote 'Kattu'-ri, Baionan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 20a, 14:33
Arantxa OƱederra Ramon anaia zenari buruz hizketan aritu zen.

35 urte bete ziren atzo GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela, eta gertatutakoa oroitzeko ekitaldia egin zuten atzo, asteazkena, Baionan, Sortuk antolatuta.

19:00etan hasi zen Kattu-ren omenezko ekitaldia, azkoitiarrak lan egiten zuen lehengo Kayetenia ostatuaren parean. Kattu-rekin bizi izan zen Isaac Koldobitartek hitz egin zuen lehenik, eta ondoren, Guk musika taldeak bi abesti eskaini zituen; jo zuten kantu bat Kattu hil ostean sortu zuten, bere omenez. Segidan, Arantxa Oñederra Kattu-ren arreba anaia zenari buruz aritu zen, eta amaitzeko, Xabi Larralde Sortuko iparraldeko kideak hartu zuen hitza. Amaitzeko, lore eskaintza egin eta agurra dantzatu zituzten, eta egia, justizia eta erreparazioa aldeko aldarriak egin zituzten.

(Argazkiak: Asier Altuna)

Lourdes eta Arantxa Kattu-ren arrebak loreak eskaintzen.

Herenegun, berriz, Jon Iraola eta Mikel Kortak, euskal iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera hitzaldia eskaini zuten, Kultur Etxean. Ramon Oñederraren oroimen ekitaldiak amaitzeko, XXXIV. Kattu xake memoriala jokatuko dute, igande goizean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide