LABek Kortazar kafetegiko jabeak egindako kontratuak salatu eta hango langileei babesa eskaini die

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 20a, 14:05
LABeko delegatuak.

Gaur, osteguna, Urola Kostako LABeko delegatuek plazan elkarretaratzea egin dute. Benantxio – Errota / lapurra zioen pankartarekin egon dira, Benantxiok kontratatzen dituen langileei babesa eskaini eta egoeraren salaketa egiteko. "Azkoitiko Kortazar kafetegi parean egin dugu, Benantxiok itzalpean bada ere, enpresa sare baten barnean kokatua duelako kafetegi hori", azaldu du LABek.

Honela azaldu du LABek egoera:

"Salaketa ez dugu egun batetik bestera antolatu, baizik eta denbora luzez enpresari horrek erabiltzen dituen metodoen berri dugulako. 2014ean, Benantxio Etxabe jaunak ERROTA TXIKI enpresa jabetzan zuen eta bertan langile multzo handi bati soldatak ordaintzeari utzi zion. Hilabeteetan lanera joan eta kobratu gabe egon ondoren, enpresa konkurtsoan sartu zen. Langileak kalean geratu ziren eta zor zitzaien dirua ordaindu gabe. Baina hau gertatzen zen bitartean, Benantxio berak nekazal etxe bat egiteko dirua bazuen.

Gaur egun, 4 urte beranduago, Benantxio, ERROTA enpresaren jabea izanik “ohitura“ berdinekin jarraitzen du. Langileei soldatak ordaindu ez, lanean kontratutik gabe eduki, nahi duenean langileak besterik gabe kaleratuz, ... Guzti hau ohitura dela diogu, baina azpimarratu nahi dugu hau bere sare enpresariala aurrera eramateko estiloa dela. Enpresa ezberdinez osatutako sarea osatu du non familia bera erabiltzen duen bera nagusi bezala ez azaltzeko eta horrela enpresak (batez ere okindegiak) nahi dituenean ireki eta itxiz.

LABek horrelako jarrerak ez ditu onartuko eta hori argi uzteko eta aurrean izango gaituela adierazteko egin dugu goizeko elkarretaratzea. Langileen esplotazioa eta lapurreta bideratzen duen ororen aurrean jarriko gara eta kasu honetan Benantxiori adierazi nahi izan diogu, epaiketez gain kalean ikusiko gaituela.

page1image13464

Gora langile borroka!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide