'Super Lopez' eta 'Kika Superbruja' filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 19a, 13:00

Robin Hood eta El Grinch filmak eskaintzekoak ziren hasiera batean, Baztartxon, baina antolakuntza aldaketen ondorioz, Super Lopez eta Kika Superbruja emango dituzte.

Datorren asteburuan, Super Lopez eta Kika Superbruja filmak izango dira ikusgai, Baztartxo Antzokian. Robin Hood eta El Grinch filmak eskaintzea zegoen aurreikusita, baina filmen antolaketan eragina zutenez Super Lopez eta Kika Superbruja filmek ordezkatuko dituzte aurreikusitako bi filmak. Super Lopez ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta asteartean, abenduak 25, 19:30ean emango dute. Ez da ikuslearen egunik izango datorren astean. Kika Superbruja haurrentzako filma, berriz, igandean 17:15ean hasiko da. Ikusi jarraian bi filmen bideo aurrerapenak:

Super Lopez

 

Kika Suprebruja

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide