'Iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera' hitzaldia gaur, Kultur Etxean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 18a, 11:53

Ramon OƱederra 'Kattu'-ren omenezko ekitaldia.

Ramon Oñederra Kattu-ren omenezko ekitaldia izango da gaur, asteartea, Kultur Etxean. Iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera izango dituzte aztergai.

Abendurako Ramon Oñederra Kattu-ren (Azkoitia, 1960-1983) omenezko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Izan ere, asteazken honetan, abenduak 19, 35 urte beteko dira GALek Ramon Oñederra Kattu hil zuela.

Esaterako, gaur, abenduak 18, hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean, 18:30ean. Iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera izango dituzte aztergai. Bihar, abenduak 19, 35 urte beteko dira errefuxiatu azkoitiarra Baionan hil zutela. Lan egiten zuen Kayetenia tabernan hil zuen GALek tiroz. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehen hilketa izan zen Kattu-rena. Baionan omenaldi ekitaldia egingo dute abenduaren 19an, 19:00etan. Ekitaldiekin amaitzeko, ohiko XXXIV. Kattu Xake Memoriala egingo dute, abenduaren 23an.

Joan den zapatuan, abenduak 15, mendi irteera egingo zuten Madariagara, eta zuhaitza landatu zuten auzoan. Handik jaitsitakoan, ekitaldia izan zen plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide