Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 17a, 10:26

Abenduaren 29an Baztartxo Antzokian izango den Musua ikuskizuna ikusteko sei sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako hiruna sarrera zozkatu dira.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek, Baztartxoko leihatilan salgai jarri aurretik. Abenduaren 29an bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.

Hauek izan dira bazkide irabazleak: Aintzane Rezabal Arregi eta Idoia Iturralde Aginagalde. Gozatu emanaldiarekin!

Mila esker parte hartu duzuen guztioi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide