2019rako zikloturista lizentzia berritzeko epea irekita

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 14a, 16:28

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak jakinarazi du bizikletan ibiltzeko zikloturista lizentziak berritzeko epea irekita dagoela. Lizentziak berritzeko epea 2019ko urtarrilaren 6an amaituko da.

Urteko prezioa zikloturista lizentziarena 130€ da, eta horri elkarteko urteko kuota, 20€, gehituko zaio. Beraz guztira, 150 euro izango da urteko lizentzia. Elkarteko kuota hori tramiteak egiteko, ekintzak antolatzeko eta Jubenilen lasterketa babesteko erabiliko da. Bide batez, elkarteak dei egiten die herritarrei ekintzak antolatzeko taldean parte hartzeko. Laguntza gabe, lasterketak eta inguruko ekintzak «desagertzeko arriskuan» baitaude.

Posta elektroniko bidez erantzun beharko da lizentzia berritzeko. Elkarteko kideek ez badute erantzunik jasotzen, ez da lizentziarik berrituko. Whatssappez edo hitzez jasotako eskaerarik ez dela berrituko ere ohartarazi du elkarteak. Beraz, posta elektroniko bidez eman beharko da baieztapena, guztiak leku beretik jaso eta nahasketarik ez izateko. Epez kanpo aurkeztutakoak ez dira berrituko.