Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak saritu dituzte enpresa simulatuen azokan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 13a, 16:05
Izarraitz Lanbide Heziketako taldearen argazkia.

BECen izan den enpresa simulatuen 9. azokan izan dira Izarraitz Lanbide Heziketako administrazio zikloko lehenengo eta bigarrengo mailako ikasleak. Urtero ondoen baloratutako enpresa saritzen da eta aurten irabazleak Izarraitz Lanbide Heziketako Oreka SAS enpresa simulatukoak izan dira.

Bertan enpresa simulatu desberdinen arteko salerosketa harremanak gauzatu dituzte eta beste enpresen balorazioari esker irabazle izendatuak izan dira.
 
Euskal Herriko hainbat enpresa simulatuez gain, beste erkidego batzuetako enpresak ere gonbidatu bezala joan dira, Errioxa, Asturias eta Katalunia besteak beste.
 
Jasotako sariaren argazkia:
 

Enpresa simulatua, lanbide heziketako administraritzako zikloetan ikasitakoa praktikan jartzeko erabiltzen dugun enpresa  da. 

Izarraitz Lanbide Heziketako enpresa simulatua Oreka s.a.s da. Bertan bulego materiala saltzen dute, eta euren ezaugarri nagusiak azkartasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa dira.

Azoka beste ikastetxeetako enpresa simulatuekin harremanetan egoteko eta harremana sendotzeko egiten da, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide