Emakumeak ahalduntzeko autodefentsa saioa, zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 12a, 10:10

(Argazkia: Urnieta.eus)

Kanku Anaitasuna Karate elkarteak datorren zapatuan, abenduak 15, emango du hileroko autodefentsa saioa. Kanku Anaitasuna Elkartean izango da, 10:00etatik 12:00etara. 

Elkarteko Rita Juaristi eta Juan Murillo arduratzen dira autodefentsa ikastaroaz eta euren borondatez, hilean behin saio bat eskaintzeko konpromisoa hartua dute. Ekimena emakumeak ahalduntzeko egitarauaren baitan sartzen da. Formakuntza fisikoa eta mentala lantzen dute saioetan, teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuz. Helburua da ikasten dena baliagarria eta eraginkorra izatea. Doako ekintza denez, nahi duenak parte har dezake.