Jostailu bilketa egingo dute abenduaren 26an eta 27an, parrokian

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 13a, 08:58

Urtero bezala, jostailu bilketa egingo dute Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak. Egoera onean dauden jostailuak jasotzen dituzte, herrian ume gehienek berea jaso dezaten.

Horretarako, parrokiko kantzelera joan beharko da hango arduradunei jostailua uztera. Abenduaren 26a eta 27a izango dira jostailuak parrokiara eramateko egunak. 09:00etatik 12:00etara bitartean eraman beharko dira. Jostailuak parrokiatik jasotzeko eguna, berriz, abenduaren 28an izango da. 09:00etatik 12:00etara bitartean jaso beharko dira jostailuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide