'Zortzi Yukon' tertuliarekin ostiralean amaituko dira bidaia tertuliak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 12a, 11:00

Azken solasaldia Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan izango da, abenduaren 14an, 19:30ean. Iosu Iztuetak eta Mattin Zeberiok Zortzi Yukon bidaia azalduko dute bertaratutakoen aurrean.

Alaska eta Kanada arteko lurralde urrunetan, Yukonera urre bila joan ziren haien bideari jarraituko dio 16 eta 64 urte bitarteko zortzikote batek, oinez eta kanoaz. Duela ehun urte igaro ziren haien urratsetan, kide gazteenetik zaharrenera, nork bere esperientzia biziko du. Ikuspegi horiek guztiak eta Yukon ibaiaren handitasuna biltzen ditu istorio honek, 17 urteko gazte baten begietatik.

Bilbao Mendi Film Festival

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide