Aldez aurreko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia, gaur

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 11a, 09:11

Hurkoa Fundazioak, Udalarekin elkarlanean, aldez aurreko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia emango du. Elkargunean izango da gaur, asteartea, 18:00etan.

Aldez aurreko azken nahiak-bizi testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea izenburupean, Hurkoa Fundazioko ordezkari Andikona Uriartek emango du arratsaldeko hitzaldia.

Bizi testamentuan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean. Hildakoan zer nahi duen egitea bere organoekin ere azal dezake. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide