Ramon Oñederra 'Kattu'-ren omenezko ekitaldiak egingo dituzte abenduan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 10a, 11:11
Ramon Oñederra 'Kattu'.
Abenduko lau egunetan Ramon Oñederra Kattu-ren (Azkoitia, 1960-1983) omenezko ekitaldiak egingo dituzte. Herriko plazan eta Baionan errefuxiatu azkoitiarraren omenezko ekitaldiak egingo dituzte. Mendi irteera, hitzaldia eta Kattu xake memoriala ere egingo dituzte.

Hurrengo asteazkenean, abenduak 19, 35 urte beteko dira GALek Ramon Oñederra Kattu hil zuela. Hilketaren urteurrenean hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian. Datorren zapatuan, abenduak 15, mendi irteera egingo dute Madariagara. 09:00etan abiatuko dira, eta 10:00ak aldera zuhaitza landatuko dute auzoan; ondoren hamarretakoa egingo dute. Madariagatik jaitsitakoan, 13:00etan, ekitaldia egingo dute plazan. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute Orbela tabernan, baina aurrez izena eman beharko da Zakela tabernan. 20 euro ordaindu beharko da izena ematean.

Abenduaren 18an, asteartea, hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean, 18:30ean. Iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera izango dituzte aztergai. Hurrengo egunean, abenduaren 19an, 35 urte beteko dira errefuxiatu azkoitiarra Baionan hil zutela. Lan egiten zuen Kayetenia tabernan hil zuen GALek tiroz. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehen hilketa izan zen Kattu-rena. Baionan omenaldi ekitaldia egingo dute abenduaren 19an, 19:00etan. Ekitaldiekin amaitzeko, ohiko XXXIV. Kattu Xake Memoriala egingo dute, abenduaren 23an.



Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide