Abenduko Maxixatzenekin, 2019ko egutegia opari

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 5a, 13:53
Abenduko aldizkariak eta 2019ko egutegia.

Ostegun honetan hasiko gara banatzen abenduko Maxixatzen. Aldizkariaz gain, 2019ko Maxixatzenen egutegia postontzian jasoko dute Maxixatzeneko bazkide guztiek.

Aldizkariaren azala Arroitajauregiren argazkiek osatzen dute. Izan ere, inoizko erakusketarik jendetsuena izan da joan den azaroan Torrezurin egon zena. Bestalde, abenduko aldizkariaz gain, 2019ko egutegia jasoko dute Maxixatzeneko bazkideek etxean, opari. Egutegia Maxixatzeneko kolaboratzaileen irudiekin osatu, eta, horrez gain, Amamaren Kutxako hamabi ekarpen jasotzen ditu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide