PSE-EEk udal aurrekontu proposamenen zuzenketa «partzialak» egin ditu

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 5a, 12:23
Janire Igoa Azkoitiko PSE-EEko zinegotzia. (Argazkia: PSE Gipuzkoa)

Azkoitiko PSE-EE alderdiak zuzenketa «partzialak» egin dizkio EAJ alderdiak aurkeztutako aurrekontu proposamenari. Besteak beste, hilerriaren sarbidea berritzeko eta hobetzeko berezko partida bat sortzea eta gazteen alokairurako diru laguntzen partida igotzea eskatuko du.

Janire Igora PSE-EE alderdiko zinegotziak kanposanturako sarbidea berritzea eta hobetzea eskatu du diru partida bat sortzea eskatuta. Igoak azaldu duenez, «adineko pertsonek zailtasun asko dituzte hilerrira iristeko eta sartzeko, batez ere euria egiten duenean, eta horregatik beharrezkoa da Udalak jardutea». Era berean, Igoak gazteen alokairurako diru-laguntzen partida handitzea eskatu du. Udal Osoaren Ohiko Bilkura abenduaren 27an izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide