'Serendipia' abestiaren zuzeneko bertsioa kaleratu du Zizel taldeak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 6a, 12:35

Zizel musika taldeak Serendipia diskoko Serendipia abestiaren zuzeneko bertsioa kaleratu du 'Calle Sonora' proiektuaren baita. Ikus-entzunezkoan Alberto Martinez eta Mikel Iraeta ikus daitezke gitarrarekin eta teklatuarekin, eraikin baten goiko aldean.

'Calle Sonora' ikus-entzunezko proiektuaren asmoa da zuzeneko musikaren magia jasotzea eta artistak ohiko testuingurutik aterata eszenatokorik gabeko eszenatoki batean jartzea. Duela gutxi, Banden Lehia musika txapelketaren finalean parte hartu zuen Azkoitiko taldeak. Guztira lau talde zeuden finalerako sailkatuta, eta bigarren sailkatu ziren azkoitiarrak. Sari horri esker, bideoklip profesional bat grabatzeko aukera izango dute aurrerago, baita, horren postprodukzio lanetarako ere. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide