Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi laugarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 4a, 16:25
Alberdi eta Etxaniz, Zaldibarren. (Argazkia: Ibon Errazu)

Igande arratsaldean Zaldibarren jokatu zen XXVII. Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa, eta Araitz Etxaniz soinu jotzaile azkoitiarra eta Enaitz Alberdi pandero jotzaile azpeitiarra laugarren sailkatu ziren.

Sei bikotek parte hartu zuten txapelketan, eta maila ona eskaini zuten Etxanizek eta Alberdik. Bizkaiko trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina jo behar izan zituzten parte hartzaile guztiek. Olaberriako Ane Etxezarretak eta Billabonako Sara Iriartek irabazi zuten txapelketa 100 puntu batuta. Etxanizek eta Alberdik 81 puntu batu zituzten. Epaimahaiaren arabera, Bizkaiko trikitixan eta arin-arinean moldatu ziren ondoen, 21,3 eta 21 puntu batu baitzituzten, hurrenez hurren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide