Hiru azkoitiarrek parte hartu dute ETB1eko 'Oholtzan' saioan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 28a, 20:55
LarraƱaga, 'Zabale', 'Epelde' eta Berastegi dantzarien atzean. (Argazkia: Sanagustin)

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947), Xabier Alberdi Zabale (Azkoitia, 1970) eta Tomas Soraluze Epelde (Azkoitia, 1945) ETB1eko 'Oholtzan' saioko protagonistak izan ziren. Larrañagaren Lana festa bihurtuz disko-liburua aurkeztu zuten Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Joan den zapatuan eskaini zuen Euskal Telebistak Azpeitiko emanaldia.

 

Larrañagak, Zabale-k eta Epelde-k erromeria saioa eskaini zuten azaroaren 3an Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Berastegi bateria jotzailea ere lagun izan zuten erromerian. Azken diskoko doinuak eta aurretikoak eskaini zituzten trikitilariek Euskal Telebistaren kameren aurrean.

Ikusi saio osoa, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide