Imanol Larrañaga eta Garazi Sampedro azkarrenak herri lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 24a, 17:24

Azkoitiko XIV. Herri Lasterketa jokatu da gaur arratsaldean, eta Imanol Larrañaga (31:27) azkoitiarra eta Garazi Sampedro atxondarra (39:52) gailendu dira. Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatutako proban, 10 kilometro egin dituzte parte hartzaileek, ohiko ibilbidean. 325 korrikalarik parte hartu dute.

Bestalde, lasterketa hasi baino lehen, Pedro Muñoz atleta omendu du Raka Maraton Kirol Elkarteak, bere kirol ibilbidea eta dedikazioa goraipatzeko. Oroigarri bat eman diote eta erabat hunkitu duen Jone Zabaleta atletaren audio mezu bat entzunarazi diote. Muñozekin entrenatzen ibili da hainbat urtez Zabaleta.

 

 

Lasterketako sailkapenak eta denborak, loturan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide