Anjel Larrañagaren azken lana ETB1eko 'Oholtzan' saioan eskainiko dute, zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 10:45
Larrañaga eta 'Zabale', Azpeitian. (Argazkiak: Sanagustin Kulturgunea)

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) bertsolari eta pandero jotzailearen Lana festa bihurtuz disko-liburua aurkeztu berri du azkoitiarrak. Datorren zapatuan, azaroak 24, ETB1ek Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean grabatutako 'Oholtzan' saioan eskainiko du, 22:00etan.

 

Larrañagak erromeria saioa eskaini zuen azaroaren 3an Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, Xabier Alberdi Zabale trikitilaria ondoan zuela. Epelde trikitilariak eta Berastegi bateria jotzaileak ere lagundu zieten kanta batzuetan. Azken diskoko doinuak eta aurretikoak eskainiko ditu Euskal Telebistak, zapatuan.

Larrañaga, ‘Zabale’, ‘Epelde’ eta Berastegi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide