2018ko sanandresetako egitaraua, egunez egun

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 21a, 20:47

2018ko sanandresak hasteko egun gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Sei egunetan hainbat ekintza izango dira haurrentzat, gazteentzat eta nagusientzat. Hona hemen sanandresetako egitaraua, egunez egun:

 

AZAROAK 24, LARUNBATA

10:00etan, San Andres Plater tiraketa Izarre Jandalo zelaian, Orion elkarteak antolatuta.

16:00etan, Haurrentzako San Andres Igeri Saria Elkargunean, Zubi Aurre Igeri elkarteak antolatuta.

16:30ean, XIV. Herri Lasterketa Herriko plazatik abiatuta, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Elkarteak antolatuta.

22:00etan, Danborrada Herriko kaleetan zehar.

 

AZAROAK 25, IGANDEA

Goizean zehar, Azkoitiko Baserrietako produktuen erakusketa salmenta, Herriko plazan.

Goizean zehar, bolillo lanen erakustaldia, Kontzejupean. 

11:00etan, Garapenean Bidelagun azoka Herriko plazan. 

12:00etan, Haurrentzako Herri kirolekin lotutako ekintzak, Goiko Losan.

12:00etan, Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola Dantza taldeak eta Txalkor Txistulari Taldea herriko kaleetan zehar.

 

AZAROAK 30, OSTIRALA. SAN ANDRES EGUNA

Egun osoan zehar, Taloak, txistorra… Herriko plazako arkupetan. 

09:30ean, Herriko Dultzainero eta Trikitilarien kalejira. 

10:00etan, Marrazki lehiaketa Txuri Urdin elkarteak antolaturik. 

11:00etan, Herriko Trikitilari Gazteen kalejira. 

11:30ean, Txalkor Txistulari taldearen kalejira. 

12:30ean, Herri Kirol Jaialdia Herriko plazan. 

  • Aizkolariak: Larrañaga - Txikia IV
  • Harri jasotzaileak: Goikoetxea - Goenatxo III - Karmele Gisasola - Udane Ostolaza

14:00etan, Marrazki lehiaketako Sari banaketa Herriko plazan.

17:00etan, Kontzejupe Sariaren azken partiduak Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta. 

22:00etan, San Andres Idi Dema saria Gurea Udal Pilotalekuan. 

 

ABENDUAK 1, LARUNBATA

16:00etan, Haurrentzako parkea, Herriko plazan.

19:30ean, "Etxeko saltsak" antzezlana, Baztartxo antzokian.

21:30ean, Oihan Vega DJ-a, Herriko plazan.

22:00etan, San Andres Idi Dema saria Gurea Udal Pilotalekuan.

 

ABENDUAK 2, IGANDEA

10:00etan, XXIII. San Andres xake torneoa Elkargunean, Anaitasuna Kakute Xake elkarteak antolatuta. 

 

ABENDUAK 3, ASTELEHENA

22:00etan, San Andres Idi dema saria Gurea Udal pilotalekuan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide