Zapatua girotzeko musika doinuak nonahi

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 17a, 14:25

Musika doinuak entzuteko aukera izan da goiz osoan zehar herrian. 11:00etan hasita, Udal Musika Bandak kalejira egin du herriko kaleetan zehar. Herriko 30 bat trikitilarik ere kalejira jendetsua egin dute.

Hilaren 22an izango den Xexili Eguna aintzat hartuta, Udal Musika Bandak kontzertua eman du, Kontzejupean. Ikus-entzuleek gogotsu jarraitu dute kontzertua. Hainbat kanta jo ondoren, amaieran Teodoro Ruiz bandako klarinete-jotzailea omendu dute. Ruizek 50 urte egin ditu bandan, eta urrezko intsignia jaso du Ane Plazaola bandako kidearen eskutik. Sonia Vazquez kultura zinegotziaren eskutik. Kontzejupea goraino bete da eta txalo artean hartu dute Ruiz amaieran.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide