Gabon Parkeko begirale lan poltsan izena emateko epea, zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 15a, 11:10

Gazteria zerbitzuak Gabon Parkeko begirale lan poltsan izena emateko epea zabaldu du. Horretarako epea azaroaren 27ra arte luzatuko da. Izena Elkargunean dagoen Azkoitiko Gazte Zerbitzuan eman beharko da astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00etara.

 

Lan poltsan sartzeko ezinbestekoa da Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea edota 18 urte beteta izatea. Baloratuko dira aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin lan esperientzia edota EGA titulua. Interesa dutenek CVa entregatu beharko dute, eskatzen diren ziurtagiriekin.

Ikusi oinarriak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide