'Larrialditan' kale antzerkia eskainiko dute arratsaldean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 15a, 10:28

Garapenean Bidelagun programaren baitan, 19:00etatik aurrera, 'Larrialditan' kale antzerkia eskainiko da plazatik abiatuta. Ondoren, Plaza Berri aldera abiatuko da antzezlana.

 

Kale antzerkiaren sinopsia honako hau da: 'Gure kaleetara mediko talde ganoragabe bat iritsi da. Larrialdi bat dela-eta deitu dituzte. Etsipen epidemia bat hedatuko den beldur dira eta kalean aurkitzen duten jendeari azterketa egingo diote Clown kodigoa erabiliz: presio arteriala neurtu eta sukarra hartu, azterketa sakon bat egin, zauriak sendatu... berpizketa eta transplanteak ere egingo dituzte zuzenean. Ez dakigu gaixoek nola erantzungo dioten tratamenduari, eboluzioa desberdina izango baita gaixoaren erantzunaren eta tratamenduaren arabera. Baina mediko talde ganoragabe hau goxotasuna eta umorea errezetatzeko prest dator prnostiko eta iragarpen guztien kontra'. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide