Kultur Etxea goraino Oreka Bioelkarteak antolatutako hitzaldian

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 13a, 09:36
Kultur Etxeko areto nagusia goraino bete zen (Argazkia: Oreka)

Oreka Bioelkarteak Digestio sistema zaintzearen garrantzia, minbizia eta gaixotasun autoimmuneak saihesteko hitzaldia eman zuen ostiralean, Kultur Etxean. Silvana Huegun dietista-nutrizionistak eta Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntoreak bi zatitan banatu zuten hitzaldia eta aretoa goraino bete zen.

 

Hurrengo ikastaroak

Azaroaren 15ean, 22an eta 27an, eguneroko sukaldaritza energetikoari buruzko saioak eskainiko ditu Huegunek. Guztira hiru saio izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Saioetan eguneroko errezeta errazak, haragiaren ordezko landare proteinak nola nahastu, barazki hartzituak eta kakaozko prestaketa osasuntsuak izango ditu ardatz. Ikastaroan parte hartzeko Oreka Biodendan edo 943 026 231 telefono zenbakian eman beharko da izena. 

Abenduaren 13an, 'Azukrearen gazi gozoak' izenburupean ikastaro praktikoa antolatu du Oreka Bioelkarteak. Ikastaroa Elkargunean izango da, 18:00etatik 21:00etara. Silvana Huegunek gidatuko du saioa, eta azukreari adikzioa izatearen arrazoiak nola kudeatu irakatsiko du. Ikastaroan parte hartzeko Oreka Biodendan edo 943 026 231 telefono zenbakian eman beharko da izena. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide