Argindar kontsumoari buruzko saioetan parte hartzeko izen ematea astelehenean itxiko da

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 9a, 18:43

Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eta erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du. Tailerra datorren asteazkenean —azaroak 14— Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 18:30ean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Sailak eta Azkoitiko Udalarekin elkarlanean antolatutako saio praktikoa da asteazkenekoa.

 

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, datorren astelehena —azaroak 12— baino lehen eman beharko dute izena. Saioak aurrera eramateko ezinbestekoa da aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Izena emateko honako bideak erabil daitezke:

-Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: leire@laiacoop.eus

-Honako telefono zenbakira deitzea: 605757687

-Informazio osagarria loturan.

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira, eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei —etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab— energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, «modu erraz batean». Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide