Maxixatzenen zozketak

'Erlauntza' antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 9a, 12:56

Hurrengo zapatuan —azaroak 17— 19:30ean, Baztartxo Antzokian izango den Erlauntza antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu datorren ostegunean, azaroak 15.

 

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein da Erlauntza antzezlanaren zuzendaria?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, azaroaren 15erako —osteguna— baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostegunean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide