Igor Zubeldia besoetan hartu du Realaren Oñatiko laguntaldeak

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 8a, 10:47
Igor Zubeldia omenaldiaren unean. (Argazkiak: Real Sociedad eta Aratz Losada)

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Realeko futbol jokalari azkoitiarra Oñatiko Txantxiku Txuriurdinak laguntaldearen besoetan hartu zuten, atzo, Oñatiko gaztelekuan.

 

Zubeldia etxekoek eta Realeko ordezkariek lagunduta joan zen Oñatiko omenaldira. Xebastian Lizasoren bertsoak, Oñatiko dantzarien aurreskua eta laguntaldeko lehendakariak emandako txapela jaso zituen azkoitiarrak. Amaieran, Oñatiko gaztetxoen eta zaleen berotasuna jaso zuen Zubeldiak.

Oñatiko Txantxiku Txuriurdinak laguntaldearen besoetako jokalaria Iñigo Martinez jokalari ondarrutarra zen aurrez, baina bizkaitarrak Reala utzi ostean Oñatiko Realaren laguntaldeak Igor Zubeldia izendatu du orain bere besoetako jokalari kuttuna.

21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Igor Zubeldia, gainera, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioak deitu du. Luis de la Fuente hautatzaile espainiarrak 23 jokalarirekin osatu duen zerrendan da azkoitiarra. Logroñon (Espainia) Danimarkaren aurka jokatuko du Zubeldiak azaroaren 14ean, eta azaroaren 19an Caen hirian (Frantzia) jokatuko du Frantziaren aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide