Guraso Eskolaren hasiera astebete atzeratuko da

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 8a, 10:31

Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Guraso Eskola ikastaroa eskainiko dute datozen asteetan. Saioaren hasiera astebete atzeratu da, saioak gidatuko dituen pertsona gaixotu egin delako. Beraz, azaroaren 14an emango zaio hasiera. Hogei lagunek eman dute izena.

 

Ikastaroaren helburua da gurasoei ezagutaraztea familia barruko komunikazioaren garrantzia eta jarraibideak ematea hori hobetzeko. Horretarako, ikastaroan landuko diren gaiak hauek izango dira: komunikazio orokorra, gurasoen artekoa eta anai-arreben artekoa, komunikazioa errazteko aholkuak eta familian sortzen diren eztabaidak lantzeko estrategiak. Saioak Elkargunean izango dira, 15:15etik 16:45era.

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara gerturatu, eta zalantzaren bat izanez gero deitu 943 85 71 74 telefono zenbakira.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide