Elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldia ostiralean, Kultur Etxean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 8a, 09:33

Oreka Bioelkarteak antolatuta, bihar, ostirala, elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldian hainbat gomendio emango dituzte Silvana Huegun dietista-nutrizionistak eta Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntoreak.

 

'Digestio sistema zaintzearen garrantzia, kantzerra eta gaixotasun autoimmuneak saihesteko' lemapean, Arriolak eta Huegunek hitzaldi irekia eskainiko dute Kultur Etxean. Saioa 18:30ean hasiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide