Euskaraldia

Kike Amonarriz: «Euskararen inertziak astintzeko garaia da»

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 7a, 20:15

Kike Amonarrizek joan den urriaren 24an Euskaraldiari buruzko hitzaldia eskaini zuen, Elkargunean. Maxixatzenek bideoan jaso zuen saioa, eta hau da horren laburpena.

 «11 egunetan egingo dugunaren oihartzuna ez da mugatuko Euskal Herriko eremura, kanpora joango da. Beraz, badauzkagu beste erantzukizun batzuk», azaldu zuen Amonarrizek hitzaldian. Bestalde, azpimarratu zuen «ezagutzatik erabilerara» egitea dela «bidea», eta Euskaraldia ez dela euskararen aldeko kanpaina bat, «euskararen erabilera aktibatzeko egitasmoa» baizik. Horrez gain, «euskararen inertziak astintzeko garaia» dela ere ohartarazi zuen solaskideak, besteak beste. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide