Gazteak eta Garapenak egindako zozketak badu zenbaki saritua

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 7a, 09:21

Gazteak eta Garapena taldeak Beningo Kaleko Umeen alde egindako zozketak badu zenbaki saritua. Bildutako diru guztia Beningo salestarrek Porto Novon eta Cotonoun kaleko umeen alde duten aterperako eta eskolarako izango da.

 

Zenbaki saritua 9951 da eta erreserbako zenbakia 2332. Txartel irabazleak azaroaren 21a baino lehen jaso beharko du saria. Gazteak eta Garapena taldeak 605728881 telefono zenbakia ireki du, saria eskatzeko.

Zozketa irabazten duenak sari hauek jasoko ditu: 

Igor Zubeldia Realeko futbol jokalariaren elastikoa sinatuta, Jokin Altuna pilotariaren elastikoa sinatuta, Baskonia saskibaloi taldearen elastiko historikoa (2010-11) taldeko jokalariek sinatuta, Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien margolan bana, Joseba jatetxean bi lagunentzako otordua, Elikagune taldeak janariz osatutako saskia eta Xoxote artzain gazta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide