Anaitasunak bat egin du Euskaraldia egitasmoarekin

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 30a, 20:28
Anaitasunako ordezkariak, Euskaraldia babesteko argazkian. (Argazkia: Anaitasuna)

Anaitasunako ordezkaritza zabal batek bat egin du gaur, asteartea, Euskaraldia egitasmoarekin. Argazkia atera dute Txerloia futbol zelaian «klub osoaren izenean Euskaraldiari babesa emateko eta inguruko pertsona guztiak egitasmoan izena ematera animatzeko», azaldu dute futbol taldetik.

 

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean partaide izango dira Anaitasunako kideak ere. «16 urtetik gorako jokalariak, entrenatzaileak, gurasoak eta jarraitzaileak Euskaraldian izena ematera animatzen ditugu. Iritsi zaigu euskarari dagokion protagonismoa emateko ordua!», adierazi du Anaitasunak. 

Eman izena Euskaraldia egitasmoaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide