Kontrako Eztarrixe hizpide, Kontu Lepo irratian

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 30a, 18:34
Matadeixe.

Azpeitiko Gaztetxeko Kontu Lepo irratira gonbidatu dute Miguel Angel Rodriguez Miel, Matadeiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko kidea. 'Ba hoixe, gai librien' izeneko atala estreinatu dute azpeitiarrek, eta irrati libreak izan dira protagonista, ordubete inguru irauten duen saioan. Besteak beste, Kontrako Eztarrixeren ibilbideaz, irrati libreen izaeraz eta Arrosa Sareaz mintzatu dira.

 

Hona hemen Matadeiko estudioan grabatutako Kontu Lepo irratiaren hirugarren saioa entzungai:

 

Azpeitiko Gaztetxeko kideek Kontu Lepo irratiaren hirugarren saioa kaleratu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide