51 odol emaile azkoitiar omendu ditu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 28a, 13:44
Azkoitiko odol emaile omenduak.

Gaur eguerdian Urola Kostako hainbat odol emaile omendu ditu Gipuzkoako Odol Emaile Elkarteak Loiolako Gogarte Etxean egindako batzarrean. Guztira 51 azkoitiarrek jaso dute oroigarria, iaz baino bederatzi gehiagok. Angel Mari Arenasek odola 100 edo gehiagotan emandako oroigarria jaso du. 

 

 

Emaile Bikainaren oroigarria jaso dute Azkoitiko hamar lagunek. Odola 60 alditan edo gehiagotan emateagatik jaso dute emakumezkoek omenaldia, eta 75 alditan eman dutelako gizonezkoek. Urrezko oroigarria, berriz, 15 azkoitiarrek jaso dute. Odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik eskuratu dute gizonezkoek, eta 40 alditan eman dutelako emakumeek. Horiez gain, 25 odol-emate egin osteko zilarrezko oroigarria jaso dute 26 azkoitiarrek. Elkarteko ordezkariek eskerrak eman dizkie odol emaile guztiei.

Beheko argazkian, Angel Mari Arenas odola 100 edo gehiagotan emandako oroigarriarekin. «Zorteduna» sentitzen dela azaldu du, hainbeste alditan odola emateko aukera izateagatik. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide