Pako Sudupe ETB1eko 'Artefaktua' saioan elkarrizketatu dute

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 25a, 17:10
Pako Sudupe, elkarrizketan.

Pako Sudupe (Azkoitia, 1959) idazlea elkarrizketatu du ETB1eko Artefaktua saioko Yolanda Mendiola aurkezleak. Ordu erdi inguruko saioa eskaini dio Euskal Telebistak idazle azkoitiarrari.

 

Telesforo Monzon aristokrata abertzalea. EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala liburua idatzi du azkoitiarrak. Telesforo Monzon nola egin zen euskaltzale, abertzale eta errepublikazale azaldu ditu, besteak beste, Sudupek.

Ikusi elkarrizketa osorik, hemen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide