Kuoten eta batzorde berritzearen inguruko oharra zabaldu du Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 23a, 11:10
Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea.

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko Batzordeak jakinarazi du aurtengo kuota oraindik ordaindu ez duten 80 urtetik beherako bazkideek elkarteko bulegotik pasatu beharko dutela, 7 euro ordaintzeko.

 

Urteko bazkide kuota hori ordaindu ezean, bazkide bezala jarraitzeko asmorik ez dutela ulertuko dute, eta, ondorioz, baja emango zaie. Bestalde, ordaintzerakoan kontu korrontearen zenbakia (IBAN osoa) eraman beharko da bulegora, hurrengo urteetarako arazoak ekiditeko.

Bulegoa, 10:30etik 12:30era egongo da irekita, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan. Zalantzaren bat izanez gero, deitu bulegoko 943 85 21 68 telefonora, aipatu den ordutegian.

Elkarteko Batzordea berritzea

Datorren urtean Elkarteko Batzordea berritzea tokatzen da; bere osaketaren erdia, hau da, hiru batzarkide.

Edozein bazkidek dauka batzarkide izateko aukera, eta bere izena aurkez dezake elkarteko bulegoan, gero batzarrean aukeratu ahal izateko. Aukeratuak lau urterako izango dira, eta bakoitzak batzordearen funtzio baten ardura izango du bere gain.

Bazkideak animatzen dituzte hautagaiak aurkez ditzaten, norbere burua ala beste norbait izanda ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide