Xabier Munibe Ikastolako LH4ko ikasleak udaletxean bisitan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 19a, 16:27

Xabier Munibe Ikastolako LH4ko bi talde bisitan izan dira udaletxean. Javier Zubizarreta alkatearekin eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregirekin bildu dira. 

 

Udalbatza nola osatzen den azaldu diete eta batzar aretoa, alkatearen bulegoa eta sail ezberdinak ikusteko aukera izan dute gaztetxoek. Artxibategian, esaterako, Azkoitiko herriaren sorrerako 1.324ko hiri gutuna ikusi eta irakurri dute. Jakin-mina erakutsi dute eta hainbat proiektuz galdetu die alkateari. Poltsikoak gozokiz betetzeko ere aprobetxatu dute.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide