Industria 4.0, energia politikak eta berrikuntza izan ditu hizpide Arantxa Tapia sailburuak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 18a, 20:40
Argazkian, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburua eta Javier Zubizarreta alkatea.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia garapena eta azpiegituretako sailburuak hitzaldia eskaini du Elkargunean, 'Euskadiren garapen ekonomikoaren erronkak' izenburupean. Oteiza aretoa goraino bete da sailburuaren hitzaldia bertatik bertara entzuteko. Besteak beste, berrikuntza, industria 4.0 eta energia politikak izan ditu hizpide.

Industria ingeniaria da Tapia, zehazki, elektrizitatean espezializatua. Politikara jauzi egin aurretik, irakaskuntzan garatu zuen nagusiki bere lan ibilbidea. 2005ean Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten, eta ordutik politikara lotua egon da bere jarduna. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko Foru diputatua, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Berrikuntza Batzordeko presidentea eta EAJren diputatua kongresuan izan da, Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuan sailburu kargua hartu aurretik.

Ostegun On taldeak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroa Azkoitiak antolatu dute solasaldia. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide