Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 18a, 12:48
Atraskua tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 18:

Atraskua: patata tortilla eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, haragia saltsan eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: txistorra eta oilaskoaren hegoak. 

Latz: patata tortilla, piper betea bakailaoarena eta arrain pastela.

Tta-kun: saltxitxa hirugiarrarekin eta urdaiazpiko iberiko gutizia.

Zurt: txanpinoien nahaskia eta petxuga arrautzaztatua pistoarekin.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide