Ate Irekiak egingo dira Xabier Munibe haur eskolan urriaren 23an

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 16a, 16:00

Xabier Munibe haur eskolan Ate Irekiak izango dira urriaren 23an, asteartean, 18:00etan. Bertako eskaintza ezagutzera ematea da Ate Irekien helburua, baina, edonola ere, kontutan hartu behar da matrikulazioa urte osoan zabalik dagoela.

 

Xabier Munibe haur eskola 2004an zabaldu zen, eta Haurreskolak Partzuergoaren sare publikoan dago.

Haur eskola goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara dago zabalik, eta gurasoak nahi duen ordutegia egin dezake tarte horretan, betiere, legeak agintzen dituen zortzi orduak gainditu gabe.

Haur eskola zortzi gelaz osatua dago, eta 0-2 urte bitarteko haurrentzat da.

0-1 urtekoen gela, gehienez zortzi haurrez osatua egoten da; 1-2 urtekoen gela, berriz, hamahiru haurrez. Bakoitzak une oro bi hezitzaileren laguntza izaten du. Horrez gain, aire zabaleko bi espazio handi ditu, eta baita psikomotrizitatea lantzeko gela bat ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide