Azkoitiarrak nagusi Azpeitiko Grand Prix proban

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 14a, 09:00

Azkoitiarrek proba irabazi zuteneko unea. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

X. Zezen Beltz asteburuaren barruan, Grand Prix proba solidarioan parte hartu zuen Azkoitiko mutil talde batek atzo, urriak 13. Hainbat jolas egin zituzten Azpeitiko Zezen Plazan, zezenarekin eta animaliarik gabe, eta azkoitiarrek proba irabaztea lortu zuten.

 

Lau talde lehiatu ziren atzokoan: Zezen Beltzeko kideak, ondarrutarrak, azpeitiarrak eta azkoitiarrak izan ziren protagonista. Guztira sei jolas egin zituzten, eta proba horietan batutako puntuei esker Azkoitiko taldea nagusitu zen.

Ikusi probako argazki guztiak Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide