Arantxa Tapia sailburuak hitzaldia eskainiko du urriaren 18an

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 17a, 11:04
Arantxa Tapia sailburua (Argazkia: irekia.eus)

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia garapena eta azpiegituretako sailburuak hitzaldia eskainiko du Elkargunean, urriaren 18an. 'Euskadiren garapen ekonomikoaren erronkak' izenburupean izango da emanaldia, eta 19:00etan hasiko da, Oteiza aretoan. Ostegun On taldeak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroa Azkoitiak antolatu dute solasaldia.

 

'Euskadiren garapen ekonomikoaren erronkak' izenburupean, berrikuntza, industria 4.0. edota energia politikak izango ditu hizpide.

Arantxa Tapia industria-ingeniaria da, elektrizitatean espezializatua. Politikara jauzi egin aurretik, irakaskuntzan garatu zuen nagusiki bere lan ibilbidea. 2005ean Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten eta ordutik politikara lotua egon da bere jarduna. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko Foru diputatua, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Berrikuntza Batzordeko presidentea eta EAJ/PNVren diputatua kongresuan izan da, Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuan sailburu kargua hartu aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide