Kanpaina hasi du Atzegik, boluntariotza aukera berriak lortzeko

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 8a, 17:55
Atzegi.

Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkarteak, urteko sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. Aurtengo egitasmoa Gure txanda da lelopean eramango dute aurrera, eta adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna ikusaraztea eta boluntario izateko aukerak zabaltzea izango du helburu. 

 

Atzegik boluntariotza «inklusio modu bat» dela uste du. Zailtasunak izan arren, desgaitasuna duten pertsonek jarduera askotan kolaboratu dezaketela sinetsita daude.  Baliagarri sentitzeko eta besteei laguntzeko grinak ilusioa eta ahalegin handia jartzera eraman ditu.

Kanpainaren bitartez, boluntariotza bera inklusiorako bide bat dela ikusten dute. Hau da, pertsona horiek duten desgaitasuna edozein delarik ere, gizarteari «ekarpen baliotsua» egin diezaioketela uste dute.

 

 

Urola Erdiko Atzegiren datuak

Bazkide diren familiak: 93

Bazkide kolaboratzaileak: 54

Atzegizaleak: 869

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide