Hasi da parrokian XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 7a, 12:00

XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan, Loreto Aramendi organistak eta Arv-Vocem abesbatzak kontzertua eskaini zuten, atzo, zapatua, parrokian. Organo doinuek erakarrita, hainbat lagun bildu ziren elizako jarlekuetan, eta aldarean jarritako pantaila erraldoiaren bitartez, koruko emanaldiak zuzenean ikusi ahal izan zituzten. 

Azkoitiko beste bi emanaldiak urriaren 13an eta 20an izango dira toki eta ordu berean.

Hilaren 13an, Ana Belen García organista andoaindarra izango da Azkoitian, hau ere Donostiako Koruko Santa Maria Basilikako órgano-jolea da. José  Javier Echeverríaren zuzendaritzapean, eszenatokia partekatuko du Lucía Gómez mezzosopranoarekin, Igor Arostegi perkusionistarekin eta ahots etnikoaz arduratuko den Maria Lourdes Moratinosekin. Donostiako Eskola-Gurutzeaga abesbatzak eta Donostiako Musika Eskolako abesbatzak ere parte hartuko dute.

Azken kontzertua Giulia Biagetti turkiarrak eskainiko du Azkoitiko parrokian. Italiako Lucca hiriko katedraleko organista titularra da Biagetti.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide