Biarritz eta Hondarribia bisitatuko dituzte erretiratuek, urriaren 10ean

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 2a, 10:36

Biarritz eta Hondarribia bisitatuko dituzte Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko erretiratuek. Urriaren 10ean 08:30ean abiatuko dira Liburutegi aurretik. Irteerara joan ahal izateko datorren asteartera arte, urriak 9, egongo da irekita izena emateko mahaia.

 

Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean eman beharko da izena. Plaza Ondo Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute irteera, eta bazkide ez direnek 38 euro. Hamaiketakoa emateko aholkua egin dute elkartetik; edaria, aldiz, batzordeak emango du.

Bazkaria Hondarribian egingo dute erretiratuek. Entsalada, urdaiazpiko iberikoa, foie mousa eta itsasoko fruitekin egindako hostorea izango dituzte hasieran partekatzeko. Ondoren, legatza edo entrekota aukeratu beharko dute. Postrean sagar tarta izango dute herritarrek eta edateko ura edo ardoa. Azkoitira 20:30ak aldera iritsiko direla aurreikusi dute antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide