Joseba Diazek Kilometro Bertikalen Euskal Herriko Txapelketa irabazi du

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 25a, 10:11

Uharte Arakil-Beriain X. Kilometro Bertikalean hartu du parte asteburuan Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak, eta bigarren postuan amaitu du proba. Hainbat probetan lortutako emaitzei esker, Kilometro Bertikalen Euskal Herriko txapeldun berria da azkoitiarra.

 

Bost kilometroko luzera eta 1.023 metroko desnibel positiboa izan du txapelketako azken ibilbideak. 00:42:03 minutu behar izan zituen Diazek lasterketa amaitzeko, irabazleak baino minutu bat eta 26 segundo gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide