Egunero ia 500 sarrera izan ditu batez beste Ugarteigarango igerilekuak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 18a, 10:31

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira aurtengo udan. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena. 1.772 sarrera izan ziren egun horretan. Aldiz, erabilera eskaseneko eguna abuztuaren 24a izan zen, sei sarrera baino ez baitziren kontatu.

 

Iaz baino jende gehiago ibili da Ugarteigarango igerileku irekietan. Iaz batez beste eguneko 449 sarrera izan baziren, aurten 487,9 izan dira. Ekainaren 8an zabaldu zituen ateak igerilekuak eta herenegun, irailak 16, izan zen azken eguna. 101 egunetan egon dira igerilekuak irekita, 10:30etik 20:00etara. %50eko okupazioa hamazazpi egunetan gainditu da. Une honetan Elkarguneak 3.484 bazkide ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide