Erleen mundua ezagutzeko bisitaldia antolatu du Oreka Bioelkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 17a, 11:10

Oreka Bioelkarteak antolatuta, Aikur erlategia bisitatzeko aukera izango da, datorren zapatuan, hilak 22. 10:00etatik 13:00etara egingo dute bisitaldia Urretxuko Aikur museora. Bioelkartetik adierazi dutenez, «erleen mundua ezagutzeko aukera» izango da bisitaldian. Museoa bisitatu nahi duetenek Oreka Bioelkartean eman beharko dute izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide